Herritarren Batasun Erradikala

Herritarren Batasun Erradikala
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaArgentina
IdeologiaErradikalismoa, sozialdemokrazia eta Third Way (en) Itzuli
Jarduera
KidetzaInternazional Sozialista
Agintea
LehendakariaAlfredo Cornejo (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1891ko ekainaren 26a
SorlekuaBuenos Aires
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: UCRNacional Instagram: ucrnacional Telegram: UCRnac Edit the value on Wikidata

Herritarren Batasun Erradikala[1] (gaztelaniaz: Unión Cívica Radical, UCR) Argentinako alderdi politikoa da, Leandro N. Alemek 1891n sortu zuena.

UCRk hainbat ideologia dituzten taldeak biltzen ditu, hala nola krausismoa, federalismoa, liberalismoa, nazionalismoa,[2] desarrollismoa eta sozialdemokrazia, besteak beste. Laikotasuna defendatzen duen ideologia izan du bereizgarri, inspirazio berdinzalekoa, sustraiak federalismo tradizionalean eta autonomismo alsinistan dituena, eta rol erabakigarria izan du gizonezkoen derrigorrezko sufragioa eta sekretua konkistatzeko eta herrialdean demokrazia liberala ezartzeko, XX. mendean zehar Argentinako klase ertainen adierazgarri izateaz gain. COPPPALeko kidea da eta 1996tik Internazional Sozialistako kidea da.[3]

Hamar aldiz iritsi zen herri-hautaketaz Nazioko Lehendakaritzara: Hipólito Yrigoyen (1916-1922 eta 1928-1930), Marcelo T. de Alvear (1922-1928), Agustín P. Justo (1932-1938), Roberto M. Ortiz (1938-1942), Arturo Frondizi (1958-1962), José María Guido (1962-1963), Arturo Illia (1963-1966), Raúl Alfonsín (1983-1989) eta Fernando de la Rúa (1999-2001).

  1. «Datorrenerako termometroa» Berria 2019-08-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. Álvarez Guerrero, Osvaldo. (1983). Política y ética social. Yrigoyen y el krausismo: orígenes ideoloǵicos de la UCR. Fuerte General Roca: Editorial de la Patagonia.
  3. «Debuta De la Rúa en el consejo de la Internacional Socialista» La Nación 1999-1-12.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne